XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NEKAZARITZA ETA ARRANTZU SAILA Nekazaritza eta Arrantzu Sailburu Jn.T. Gorenaren 1988ko otsailaren 23ko ERABAKIA, Arrainola, S.A. elkarteari Administral Baimena ematen duena, itsas-hazkuntzen ezartegi bat jartzeko eta hustiratzeko, jabari publikoaren itsaslurrezko eremu batean, 20.000 m2 zabalerakoa, eta laguntzaile gisa, araztaile flotagarri batez hornitua, Barrika udalerrian dagoen Oka ibaiko bokalean kokatua, Bizkaiko Itsas-Barrutian.

Arrainola, S.A.-k eskariz izapidaturiko AC/B-01-88 Espedientea aztertu ondoren, non aipatu espezieen hazkuntzen ezartegi jartzeko eta hustiratzeko Administral Baimena eskatzen bait da.

Ezartegiarekin batera, eta osagarri gisa, araztaile flotagarria kokatuko litzateke, azken hau arranuntzi baten gainean ipinita.

Ezartegia Oka ibaiko bokalean kokatuko da, Zubi Berri delakoaren eta Azua-Gaminiz errepidearen aldamenean, Bizkaiko Itsas-Barrutian, Barrika udalerrian dagoen jabari publikoaren 20.000 m2ko eremu batean.

Eremua Itsas Hazkuntzetarako Alde Egokitzat kalifikatu zen Akuikultura eta Babesturiko Itsas Esparruak Arautzeko Anitzurtetarako Orientabide Programan, Europako Elkarteen Batzordearen 1987ko abenduaren 11ko Dezisioaz onartua, Kontseiluaren EEE 4028/86 Arautegiarekin bat etorriz.

Nekazaritza eta Arrantzu Sail honek, Arrantzu Sailordetzaren saloaz, onetsi egiten du eskaturikoa, aginduzko Administral Baimena amore emanez, hurrengo baldintza hauekin: Lehena.- Baimen hau prekarioan ematen da, hirugarrenen kalterik gabe, eta 10 urteko aldirako, hustiratze hasieratik zenbatua, luzagarria, interesadunen aurretiazko eskaeragatik.

Bigarrena.- Hazteko baimentzen diren espezieak hauexek dira: Muxila, Ruditapes decussatus eta Ruditapes pullastra; ostra, Ostrea edulis eta Crassostrea gigas eta erreboilo Psetta maxima.

Beste espezie batzu hazi baino lehen, Nekazaritza eta Arrantzu Sailaren baimena eskatu beharko da.

Hazteko sistemak moldatu beharko du proiektuan aurrikusitako hustiratze-planera.

Hirugarrena.- Kokaera eta jartze-lanak moldatuko dira zehazki aurkezturiko proiektura eta batikpat bere exekutatze-planetara.

Beraz, aurreko pasarteak aipatzen dituen lanek hasi beharko dute hiru hilabeteko epearen barruan, erabaki hau jakinerazi eta biharamunetik aurrera zenbatuak.

Ezinbesteko kausengatik hasiera berandutzen bada, behar bezala justifikaturiko kausak izan behar, Administraritza honen eritziz.

Titulareek lanen hasiera jakinerazi beharko diote Nekazaritza eta Arrantzu Sailari, esandako hiru hilabeteko epearen barruan lanak birplantea daitezen, operazio honen akta jasotzen eta espedienteari atxekitzen zaiolarik.

Halaber, lanek amaitu beharko dute eta hustirapenak hasi, bi urteko gehienezko epean, esandako moduan neurtua.

Lanak bukatuko direnean, aditzera emango diote onuradunek Arrantzu Zuzendaritzari, gainbegira ditzan eta dagokion akta jaso dezan.

Laugarrena.- Baimenaren titulareak beharturik geratzen dira, lanak egoera onean mantentzeko; eremuak behar bezala kartelez inguraturik egon beharko du edonoiz, aise nabaritu, bereiztu eta zaintzeko.

Orobat, arduratu egingo dira sorospen tokia ireki uzten, zaintza aldeak eta pasalekuak, hala nola, apirilaren 26ko 28/1969 Legeak bere 4. atalean aipatzen dituen zortasunak ere ireki uzten.

Bostgarrena.- Baimendua izan den ihardueraz bestelakoan ezin erabili ahalko da ez jarpena ezta lurraldea ere, berrakura debekaturik geratzen delarik.

Ezin izango dute, utzi, besterendu edo kargatu, hortarako eta aldez aurretik espedientea izapidatu gabe.

Seigarrena.- Onuradunek, ekainaren 25eko 23/1984 Legea, Itsas hazkuntzez, eta indarreango xedapenak edo gai hortaz geroan eman litezkeenak eta aplikatzeko diren balio orokorrezko beste haik ere bete beharko dituzte.

Indarrean dagoen legerian ezarritako osasun arauak bereziki beteko dituzte.

Zazpigarrena.- Baimen hau emateak ez du esan nahi, eskatzaileak, Itsas Hazkuntzez indarreango xedapenek arautzen dutenaz aparte, administrazio, ogasun, osasun, lan, etab. arloetan jadaneko diren beste arau batzu bete dituenik.

Zortzigarrena.- Titulareak Nekazaritza eta Arrantzu Sailaren lankide izango dira establezimenduak bere onean iraun dezan, horrela bada, hazkuntzaren bilakaerari buruzko argibideak luzatuko dizkio edonoiz.

Halaber, ekoizpen, espezie, pisu eta balioaren estatistika zerrenda, metro karratuko atarramenduarekin, igorriko diote urtero Arrantzu Zuzendaritzari.

Bederatzigarrena.- Baimen hau dagokion okupazio-kanonaren pean geratzen da, uztailaren 24eko 2218/1975 Dekretuak ezarritakoa.

Hamargarrena.- Baimena iraungiko da, Erabaki hontan bilduriko baldintzak ez betetzearen ondorioz, eta hortarako espedientea burutu ondotik.

Gasteizen, 1988ko otsailaren 23a. Nekazaritza eta Arrantzu Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASKASIBAR.